Itxi

Larunbatean, UCAMen aurka

Caja Laboral Baskoniak ez du berriro kale egin nahi

Erredakzioa

Larunbatean UCAM Murtziaren aurka jokatuko dute Buesa Arenan. Arabarrak Assignia Manresaren aurka 72-70 galtzetik datoz eta murtziarrek salbazioa dute helburu.

Caja Laboralek UCAM Murtzia izango du aurkari larunbat honetan Buesa Arenan. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Buesa Arenan jokatuko du larunbat honetan (18:00etan) UCAM Murtziaren aurka. Talde arabarrak ia ezinzeko du Real Madrilek betetzen duen bigarren postua eskuratzea merengeek bi partidako abantaila baitute gasteiztarrekiko. Baskoniarena den hirugarren postua ere ez dago arrisku larrian hiru garaipeneko abantaila baitute laugarren sailkatua den Valentzia Basketekiko.

Ivanovicek zuzentzen duen taldeak 72-70 galdu zuen Assignia Manresaren aurka iragan jardunaldian eta ez du berriro kale egin nahi; are gutxiago bere zaleen aurrean. Bestalde, UCAM Murtzia ez da aurkari erraza izango. Salbazioa lortzeko lehian murgilduta daude murtziarrak, baina bolada onean datoz. Estudiantesek atzo jokatu zuen jokatzeke zuen partida Lucentum Alicante taldearen aurka eta madrildarren garaipenak asko estutu du mailari eusteko lehia. Estudiantes jaitsiera postuan dago 9 garaipenekin. Garaipen bat gehiagorekin eta jaitsiera postutik kanpo Blusens Mombus dago eta galiziarren gainetik UCAM Murtzia aurkitzen da Estudiantesekiko bi garaipeneko abantailarekin. Murtziak 86-77 irabazi zion Unicaja Malagari iragan jardunaldian.


Albisteak (2)