Kargatzen...
Itxi

41eko balorazioa

Wade Baldwin, Endesa Ligako 30. jardunaldiko jokalari onena

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bitci Baskoniako jokalariak 41eko balorazioa lortu zuen BAXI Manresaren aurkako partidan.

Wade Baldwin, BAXI Manresaren aurkako partidan. Argakia: BITCI BASKONIA

Wade Baldwin, Bitci Baskoniako joko-antolatzailea, Endesa Ligako 30. jardunaldiko jokalari onenaren saria jaso du, lehen aldiz bere kirol ibilbidean. 41eko balorazioarekin amaitu zuen BAXI Manresaren aurkako partida.

30 minutu (30:15) jokatu zituen. Partidako saskiratzaile onena izan zen, baita asistentzia gehien eman zituena. Gainera, erreboteatzaile onena ere izan zen. 25 puntu sartu zituen; 7tik 7 bi puntukoak (%100), 4tik 2 hirukoak (%50) eta 6tik 5 jaurtiketa libreak (%83). Horrez gain, beste 21 puntu bideratu zituen, 9 asistentzia emanda.

"Wade Baldwin nire ibilbidean entrenatu dudan jokalari onenetakoa da, eta taldearen jokoan eragina duten gauza asko haren menpe daude", adierazi zuen Neven Spahija Gasteizko taldeko entrenatzaileak.

Bideoak (3)