Endesa Ligako play-offak
Caja Laboral eta Gescrap, lehen garaipenaren bila
Erredakzioa
Ostegun honetan jokatuko da derbia, 20:30ean, Buesa Arenan, eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du.
Ostegun honetan, Caja Laboralek eta Gescrap Bizkaiak Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida jokatuko dute. Gasteiztarren helburua etxean lehen garaipena erdietsi eta Bilbon finalerdietarako txartela eskuratzea da, baina Gescrapek, aldiz, Gasteizen garaipena eskuratu eta Bilbon, zaleen aurrean, finalerdietarako txartela lortzea du helburu.
Dusko Ivanovicek jokalari guztiak prest ditu denboraldi honetan lor dezakeen titulu bakarra eskuratzen saiatzeko. Andres Nocioni osatu egin da Euskal Kopan egin zuen lesiotik, eta Fernando San Emeterio ere sasoi betean dago jada.
Bestalde, Gescrapek Caja Laboralen esku utzi du faborito papera, arabarrek liga erregularra hirugarren postuan eta bizkaitarrek seigarrenean bukatu baitzuten. Bere taldeak bere buruan konfiantza duela esan du Katsikarisek, eta Caja Laboralen gehien kezkatzen duen jokalaria Prigioni da, haren esanetan, nahiz eta Caja Laboralek Nocioniren, Lamperen edo Teletovicen mailako jokalariak ere badituen.