Igandean 12:30ean
Gescrap-Caja Laboral, bigarren hitzordua
Erredakzioa
Bizkaitarrek eta arabarrek indarrak neurtuko dituzte Bilbao Arenan playoffeko final-laurdenetako bigarren neurketan. Gescrapen Raul Lopez eta D'or Fischer zalantza dira.
Gescrap Bizkaiak eta Caja Laboralek playoffetako bigarren partida jokatuko dute igande honetan Bilbao Arenan (12:30ean). Bizkaitarrek final-laurdenetako hirugarren partida behartzea dute helburu.
Raul Lopezek eta D'or Fischerrek minduta bukatu zuten lehen partida eta zalantza dira igandean jokatuko den bigarren hitzordurako.
Baskoniak, bestalde, bigarren partida irabazi nahi du eta finalerdietan pentsatzen hasi.