Itxi

ENDESA LIGA

Yannick Wetzellek ez du Baskonian jarraituko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pibota apirilean iritsi zen Arabako hiriburura, baina Baskoniak astelehen honetan amaitzen zen etete-klausula gauzatu du.

Wetzell Real Madrilen aurkako neurketa batean, Endesa Ligako play-offean. Argazkia: EFE

Yannick Wetzell zeelandaberritarrak Baskoniako jokalari izateari utzi dio denboraldiaren azken txanpan Gasteizko taldearen elastikoa defendatu ostean.

Pibota apirilean iritsi zen Arabako hiriburura, baina Baskoniak astelehen honetan amaitzen zen etete-klausula gauzatu du.

Guztira, 11 partida jokatu ditu Endesa Ligan, eta, batez beste 3,6 puntu eta 2,9 errebote lortu ditu.

Klubak jokalariaren "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu, eta zorterik onena opatu dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Orain, Baskoniak bere barneko jokoa indartu nahi du, taldea gizon fisikoago batekin osatzeko asmoz.

Albisteak (3)