Itxi

FITXAKETA

Baskoniak Daulton Hommes fitxatu du; Petersek ez du taldean jarraituko

EITB Media

Leer en Castellano

Hegaleko pibot estatubatuarrak datozen bi urteetarako kontratua sinatu du Gasteizko klubarekin. Bestalde, taldeko kapitainetako bati agur esan dio.

Daulton Hommes, Baskoniako fitxaketa berria. Argazkia: @Baskonia

Baskoniak Daulton Hommes hegaleko pibot estatubatuarra fitxatu duela iragarri du igande honetan (uztailak 10). Jokalariak 2,03 metro neurtzen du, eta bi urterako kontratua sinatu du.

Hommes, Baskoniaren lehen fitxaketa, G-Leagueko Birmingham Squadron taldetik iritsi da Gasteizera. 26 urte ditu eta urte bakarreko esperientzia du Europan, 2020-2021 denboraldian, Italiako lehen mailako Vanoli Cremonan jokatu baitzuen. Bertan, partidako 16 puntu sartu zituen batez beste eta % 42ko eraginkortasuna izan zuen hiruko jaurtiketetan.

Bestalde, Alec Petersek taldea utziko duela gaineratu du Baskoniak. Petersek aurrerantzean Olympiakosen jokatuko du Baskonian azken bi denboraldiak eman ostean. Guztira, 106 neurketetan jantzi du Arabako taldearen elastikoa, azken denboraldian kapitainetako bat izanik.

Albisteak (3)