Finalerdiak
Caja Laboralek garaipena eskuratu nahi du Real Madrilen aurka
Erredakzioa
Endesa Ligako finalerdietako kanporaketako lehen bi norgehiagokak Madrilen jokatuko dira. Ostegun honetako partida 20:00etan hasiko da.
Ostegun honetan hasiko dira Endesa Ligako finalerdietako kanporaketak, eta Caja Laboralek Madrilen ekingo dio erronkari. Baskoniak, Real Madril izango du aurkari.
Kanporaketako lehen partida Palacio de los Deportes pabilioian jokatuko da gaueko 20:00etan.
Madrilen jokatuko diren bi partidetatik, gutxienez bat irabaztea da Caja Laboralen helburua. Mirza Begic bizkarreko minarekin ibili da azken egunotan, eta Novica Velikovic ez dago ehuneko ehunean oraindik. Dena den, biak jokatzeko prest daude.
Bestalde, Real Madrilek Nikola Miroticen baja izango du lehen partidarako. Badirudi Miroticek bigarren partida jokatu ahalko duela.