Itxi

71-81, Madrilen

Caja Laboralek ezustekoa eman du Madrilen

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak ezustekoa eman du Real Madrilen aurkako aurreneko norgehiagoka irabazita (71-81). Partida ona jokatu du Baskoniak eta azkenengo laurdenean bikain erabaki dute neurketa.

Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

.71. Real Madril (21+23+15+12): Llull (7), Suarez (6), Pocius (2), Velickovic (12) yetaTomic (2) -hasierako bostekoa- Reyes (8), Carroll (8), Singler (7), Rodriguez (10) eta Begic (9).

.81. Caja Laboral (22+19+19+21): Heurtel (0), San Emeterio (13), Nocioni (0), Teletovic (7) eta Lampe (21) -hasierako bostekoa- Nemanja Bjelica (14), Milko Bjelica (9), Prigioni (6), Oleson (9) eta Ribas (2).

Caja Laboral Baskoniak garaipen bikaina (71-81) lortu du Real Madrilen aurka, eta finalerdietan aurrea hartu dute Ivanovicen mutilek (0-1). Prigionik eta Lampek erakustaldia eman du kantxan eta Baskonia Lasoren taldea baino sendoago aritu da defentsan.

Prigionik ederki gidatu du Caja Laboral bere taldekide ohiak gainditzeko. Argentinako jokalariak 6 puntu eta 6 asistentzia lortu ditu. Gainera, Lampe pibotak erakustaldia eman du erasoan 21 punturekin eta 11 erreboterekin.

Real Madrilek ezin izan du partidaren erritmoa aurkitu eta hiruko saskiratzeak asmatu ezinik ibili da (21 jaurtiketatik soilik 6 sartuta). Talde zuriko jokalari garrantzitsuak ez dira erasoan azaldu eta Caja Laboralek defentsa nahiko erraz gainditu du. Reyes eta Begic pibotak izan dira Real Madrid taldeko jokalari onenak.


Albisteak (2)