DENBORALDIAURREA
Martxan da Joan Peñarroyak gidatutako Baskonia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Katalanak taldeko sei kide izan ditu gaur bere agindupean: Darius Thompson, Daulton Hommes, Matt Costello, Tadas Sedekerskis, Steven Enoch eta Dani Díez.
Joan Peñarroyaren Baskonia astelehen honetan hasi da lanean, katalanaren taldeko lehen kideak Gasteizera iristen hasi dira, eta lehen hartu-emanak izan dituzte taldekide berriekin eta entrenatzaile katalanarekin.
Peñarroyak ongietorria eman die Baskoniako sei kideri: Darius Thompson, Daulton Hommes, Matt Costello, Tadas Sedekerskis, Steven Enoch eta Dani Diez.
Markus Howardek, bestalde, klubaren baimena du egun batzuk geroago entrenamenduetara batzeko, eta lehen taldeko gainerako jokalariak, berriz, nazioarteko konpromisoak amaitu ahala hasiko dira lanean.
Hurrengo bi jardunaldietan, Baskoniako jokalariek denboraldiaurrearen hasieran ohikoak diren osasun-azterketak egingo dituzte, eta datorren asteazkenean, abuztuaren 24an, zapalduko dute parketa. Joan Peñarroya orduan jarriko da agintean.
Endesa Liga Unicaja Malagaren aurka hasi aurretik, Surne Bilbao Basket, UCAM Murcia, Baxi Manresa, Casademont Zaragoza eta London Lions izango dituzte aurkari gasteiztarrek.