Playoffak (finalerdiak)
Ivanovic: 'Bere jokoa egiten utzi diegu, eta horrela ezinezkoa da'
Erredakzioa
Caja Laboraleko entrenatzailearen ustez bere jokalariek jaurtiketa errazak huts egin dituzte. Kanporaketa, larunbatean erabakiko da Madrilen.
Caja Laboraleko entrenatzailea den Dusko Ivanovicek prentsaurrekoa eman zuen Real Madrilen aurka Endesa Ligako playoffetako finlaerdietako laugarren partida galdu ostean. Real Madrili bere jokoa egiten utzi izana dela gakoa, azpimarratu du Ivanovicek.
"Hirugarren laurdenean, abantaila izan dugunean, jaurtiketa errazak huts egin ditugu. Batipat, defentsako lanean ez gara ondo ibili, eta aukraia partidan sartzea ekarri du horrek. Partida irabazi ahal izateko irteera gehiagorik ez geneukan, eta Real Madrili bere jokoa egiten utzi diogu. Bere jokoa egiten uzten badiozu, oso zaila da garaipena lortzea", adierazi zuen Caja Laboraleko entrenatzaileak Teledeporteri egindako adierazpenetan.
Bestalde, bi taldeeek jaurtiketetan izandako estatistikak ekarri zituen gogora Ivanovicek: "Guk nahiko errazak ziren jaurtiketak huts egin ditugu. Beraiek portzentaia bikainak izan dituzte azken laurdenean, eta erabakiorra izan da. Ikusiko dugu zer gertatzen den datorren larunbateko partidan".