Finaletik at
Ivanovic: 'Edozeinek irabazi zezakeen finalerdia'
Erredakzioa
Baskoniako prestatzaileak taldeak 'oso maila altua' eman duela onartu du prentsaurrekoan, baina 'irabazteko ez dela nahikoa izan' ere azpimarratu du.
Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzaileak "bi taldeak bost partidetako edozein irabazteko gai izan" direla onartu zuen, Real Madrilen aurkako finalerdian kanporatuta gelditu ostean.
"Irabazi genezakeen finalerdi bat galtzen denean egon daitekeen bezala nago. Une gogorrak dira. Edozein taldek irabazi zezakeen edozein partida", azaldu zuen Dusko Ivanovicek.
"Gutxigatik gelditu gara finatetik at. Oso maila altua eman dugu finalerdietan, ahal izan dugun onena, baina ez da irabazteko nahikoa izan", adierazi zuen Dusko Ivanovicek. Gainera denboraldiaren balantzea egiteko "ez dela unea" argi utzi zuen Montenegrokoak.