Itxi

Euroliga

Baskoniak lehen porrota jaso du Euroligan Olinpiakosen aurka (92-97)

I. G. | EITB Media

Leer en Castellano

Hala, Peñarroyaren taldeak Europako aurtengo denboraldiko lehen porrota jaso du etxean oraindik porrota ezagutzen ez duen Olympiakosen aurka.

Daulton Hommes Olympiacosen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Olinpiakosek Euroligako hasiera bikainean Cazoo Baskoniak zeraman garaipen bolada eten du Buesa Arenan 92-97ko emaitzarekin partida irabazita. Hala, gasteiztarrak laugarren kokatu dira sailkapenean.

Euskal taldeak Europako denboraldiko lehen porrota jasan du, Tadas Sedekerskis lituaniarrak (18 punturekin) eta Maik Kotsar estoniarrak (19 puntu) joko ona erakutsi duten arren.

Heleniarrak askoz erritmo biziagoan sartu dira partidan eta Joan Peñarroyak lehia gelditu behar izan du aurkariari aurre egin ezinean, lehen bost minutuetan 4-18ko partzialarekin jarri baitira.

Arabarrek huts egin dute defentsan. Hiruko jaurtiketek, etxekoen aliaturik onena, ez dute eraginik izan eta 16-32raino iritsi arte asko sufritu behar izan dute.

Tadas Sedekerskis pistara sartzeak baskoniarren prestazioak hobetu ditu, aurkariaren kolpea arintzeko aurrerapausoa emanez.

19-2ko partzialak, Darius Thompson eta Tadas Sedekerskisek erritmoa jarriz, partida irauli eta 47-42koa jarri du atsedenaldian.

Itzuleran etxekoen lau hirukok aldea markatu dute. Darius Thompsonen urruneko hiruko batek etxeko taldea aurretik jarri du (67-57), baina Sasha Vezenkovek bere taldea lehian mantendu du bi hiruko jarraian sartuta. Vanja Marinkovicek arazoak izan ditu Baskoniaren erasoan joko-antolatzaile titularra falta zenean, eta azken erasoa 74-65eko emaitzarekin hasi da.

0-14ko partzialak, Kostas Sloukasek gidatuta, abantaila itzuli dio Olympiacosi.

Markus Howarden hiruko batek itxaropena eman die etxekoei azken txanpan, baina talde bisitaria baskoniarrak baino finago aritu da.

Partidako albiste txarra Markus Howard aldageletara erretiratu denean iritsi da, 22 segundora, Buesa Arenako isiltasunaren aurrean, ezker belaunean min keinu garrantzitsuak eginez.

Fitxa teknikoa

92 - Cazoo Baskonia (16+31+27+18): Thompson (9), Marinkovic (12), Giedraitis (7), Hommes (12) y Kotsar (16) -cinco inicial-, Raieste (4), Howard (11), Sedekerskis (15), Costello (6), eta Kurucs (-).

97 - Olympiacos (32+10+23+32): Walkup (8), Canaan (5), McKissic (12), Vezenkov (26) y Fall (6), -cinco inicial-, Sloukas (20), Lountzis (-), Larentzakis (11), Bolomboy (2), Peters (3) eta Black (4).

Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Joseph Bissang (Frantzia) eta Marcin Kowalski (Polonia). Falta teknikoa adierazi die bisitarien aulkiari (25. min). Kaleraturik ez.

Albisteak (4)