Itxi

EUROLIGA

Baskoniak porrota jaso du Bayernen aurka (92-79)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Peñarroyaren taldeak ezin izan du garaipena eskuratu hasieratik gainditu duen Bayernen aurka.

Dani Diez defentsa lanetan. Argazkia: EFE

Cazoo Baskoniak ez du ondo hasi 2022-2023ko Euroligako Fase Erregularreko bigarren itzulia eta astearte honetan 92-79 galdu du Bayern Munichen aurka. Joan Peñarroyak zuzendutako mutilen erasoko partida kaskarra aprobetxatu zuten alemaniarrek.

Aurreko astean Berlinen bolada bikaina gelditu eta gero, Alemaniara itzulera berriz ere kaskarra izan da baskoniarrentzat, oraingoan, baina, ez dute aukerarik izan. Arerioek hiruko jaurtiketetan izan duten trebetasuna baliatu dute (14/24), eta aurrera egin dute Audi Domen hirugarren garaipena jarraian lortzeko.

Ez zen euskal taldearen egunik onena izan erasoan, batez ere hiruko marratik (9/30). Markus Howardek 21 puntu lortu zituen arren (sei besterik ez bigarren zatian), oraingoan ez zen irtenbidea izan eta ez zuen taldekideen babes handirik izan. Etxeko taldeko sei jokalarik, aldiz, hamar puntu baino gehiago lortu zituzten.

 

Fitxa teknikoa:

92 - Bayern Munich (34+18+23+17): Winston (16), Weiler-Babb (12), Bonga (5), Rubit (13) eta Gillespie (-) -hasierako bostekoa-, Walden (11), Jaramaz (7), Giffey (11), Harris (6), Zipster (-) eta Hunter (11).

79 - Cazoo Baskonia (24+20+16+19): Thompson (13), Marinkovic (2), Giedraitis (10), Hommes (3) eta Enoch (6) -hasierako bostekoa-, Henry (-), Howard (21), Sedekerskis (2), Díez (2), Kotsar (7), Costello (10) eta Kurucs (3).

Epaileak: Matej Boltauzer (SVN), Gytis Vilius (LTU), Eduard Udyanskyy (GBR). Kanporatutakorik gabe. Falta teknikoa adierazi zioten etxeko entrenatzaileari, Trinchieriri (12. min) eta bisitariari, Peñarroya (24. min).

Albisteak (4)