EUROLIGA
Baskonia bigarren zatian suspertu da Fenerbahce mendean hartzeko (92-69)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Marinkovicek sei hiruko sartu ditu bere taldea gidatzeko, horietako asko partidako une beroetan.
Vanja Marinkovicek, 35 punturekin, Cazoo Baskoniaren txinparta piztu du ostiral honetan Fenerbahceren aurka garaipena lortzeko, intentsitatez beteriko partidan. Gasteiztarrek garaiz erreakzionatu dute talde turkiarra 92-69 mendean hartzeko, euskal taldearen azken minutu ia perfektuetan.
Vanja Marinkovic izan da neurketaren hasierako protagonista, hutsik gabeko zortzi punturekin, Baskoniari talde turkiarraren erritmoa jarraitzen lagundu diotelarik.
Dimitris Itoudisek zuzentzen duen taldeak aurrea hartu du markagailuan. Lehen laurdena 25-27koarekin bukatu da eta Markus Howard lesionatuta atera da kantxatik.
Bigarren ekitaldia gehiago zaildu da erasoan bi taldeentzat, ez baitzuten aurreko zatian argitasunarekin saskiratzen. Presioa etengabea izan da talde baten eta bestearen aldetik, kontaktu handiko eta zigor gutxiko norgehiagoka batean.
Markus Howarden itzulerak lasaitu egin du Buesa Arena, bere taldearekin batera. Baina ez da nahikoa izan gasteiztarren jokoa hobetzeko eta atsedenaldira Fenerbahceren aldeko markagailuarekin joan dira 38-44.
Otomandarrek defentsako intentsitatea handitu dute eta bost punturekin Baskonia soken kontra jarri zuten. Gasteiztarrek 15-4ko partzialarekin partida aldatu eta laurdena haien alde itxi dute, 60-58.
Turkiarrek barkatu egin dute jaurtiketa librean, eta Vanja Marinkovicek partida erabakita utzi du garaipena eskuratzeko.
Fitxa teknikoa
92 - Cazoo Baskonia (25+13+22+32): Thompson (13), Marinkovic (35), Giedraitis (12), Hommes (12) y Kotsar (8) -hasierako bostekoa-, Raieste (-), Howard (5), Enoch (2), Costello (5) y Kurucs (-).
69 - Fenerbahce Beko (27+17+14+11): Calathes (9), Guduric (3), Dorsey (-), Hayes-Davis (7) y Motley (18) -hasierako bostekoa-, Biberovic (10), Bjelica (4), Edwards (16), Antetokounmpo (-) y Jekiri (2).
Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Milivoje Jovcic (Serbia) eta Amit Balak (Israel). Hayes-Davis kanporatu dute falta pertsonalengatik.