Itxi

ACB

Max Heidegger Baskoniako jokalariak historia egin du ACBn

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

ACB Ligako partida batean 20 minutu baino gutxiagotan 25 puntu eta 5 asistentzia lortu dituen lehen jokalaria bilakatu da joko-antolatzaile estatubatuarra.

Max Heidegger. Argazkia: @Baskonia

Max Heidegger Baskoniako jokalari estatubatuarrak historia egin du asteazken honetan, ACB Ligako partida batean 20 minutu baino gutxiagotan 25 puntu eta 5 asistentzia lortu dituen lehen jokalaria bilakatu baita.

Joko-antolatzailea ezinbesteko jokalaria izan zen gasteiztarrek Monbus Obradoiroren aurka lortutako garaipenean (110-94), 26 puntu, 7 hiruko eta 28 puntuko balorazioa lortuta, Baskonian dagoenetik egindako partidarik onenean.

Horrez gain, jokalaria kantxan zela taldeak lortutako 53 puntuetatik 38tan eragin zuzena izan zuen Heideggerrek, bere saskiratzeekin zein paseekin. Guztira, taldeak lortutako puntuen % 71,7 bere parte-hartzearekin eskuratu zituen.

Bideoak (1)