Agurra
Teletovicek NBAko Brooklyn Nets taldera alde egingo du
Erredakzioa
Bosniako jokalariak hiru urteko kontratua sinatuko du eta 15 milioi baino gehiago irabaziko ditu. Bere askatasuna erosteko bi milioi euro ordaindu zizkion Baskoniari.
Mirza Teletovicek, Caja Laboral Baskoniako ikurra azken denboraldietan, NBAra alde egingo du. Datozen hiru denboraldietan New Yorkeko Brooklyn Nets taldean jokatuko du bosniarrak.
Amerikako taldeak ez du fitxaketa datorren asteazkenera arte jakinaraziko. Zenbait iturriren esanetan, Teletovicek 15 milioi euro baino gehiago irabaziko ditu hiru denboraldi horietan, Baskoniari bi milioi euro ordaindu eta gero bere askatasuna lortzeko.