Jokalarien joan etorriak
Baskoniak Nikos Rogkavopoulos fitxatu eta Hommes eta Heideggerren agurra iragarri du
Agentziak | EITB MEDIA
Hegalekoa Turkiako Merkezefendi taldetik dator eta hiru denboraldirako kontratua sinatuko du.
Baskoniak Nikolaos Rogkavopoulos jokalari greziarraren fitxaketa iragarri du, hiru denboraldirako. Rogkavopoulos Turkiatik dator.
Hegaleko jokalaria Maroussin jaiotakoa da eta 22 urte ditu. Hegaleko pibota bezala erejokatu dezake.
Rogkavopoulos Turkiako Merkezefendi taldean aritu da orain arte, batezbeste 15,7 puntu sartuta eta 16ko balorazioarekin. 2,01 metroko altuera du eta Greziako selekzioarekin jokatzen du.
Bere ibilbidea Atenaseko AEK taldean hasi duen 2018-19 denboraldian. Hiru denboraldi eman zituen han eta ondoren, 2021-22 denboraldian, Promethea Patras taldeak fitxatu zuen. Azken horekin Eurokopa jokatu zuen.
Agur Hommesi eta Heideggerri
Fitxaketa horrez gain talde arabarrak bi bajaren berri eman du, Daulton Hommesek eta Max Heideggerrek ez dutelako Gasteizen jarraituko.
Hommes hegaleko pivota iazko udan iritsi zen Baskoniara Italiatik eta taldearekin debuta egin zuen ACBn eta Euroligan. Orotara, 56 partida jokatu ditu, belaunean izandako arazoek neurketa gehiago jokatzea ekidin diotelako.
Iazko udan bi urterako kontratua sinatu zuen arren, jokalariak eta klubak kontratu hori etetea adostu dute.
Heidegger
Max Heideggerri dagokionez, jokalariak ere Baskoniarekin zuen kontratuari amaiera jartzea adostu du.
Heidegger otsailean iritsi zen Baskoniara, Pierria Henry jokalariak bere kontratua eten ostean joko antolatzailearen posizioa indartzeko. Ordutik hona, 30 partida jokatu ditu gasteiztarren kamisetarekin.
Bere lekua Nico Mannion italiarrak beteko du, Baskoniak datorren denboraldiari begira egin duen lehenengo fitxaketa.