Berritzea
Dani Diezek Baskoniarekin berritu du, 2023-24 denboraldirako
EITB MEDIA
30 urteko hegal-pibotak, 30 urtekoa bera, 57 partida jokatu zituen Gasteizko taldearekin 2022-23 denboraldian, alegia, klubean emandako lehen urtean.
Dani Diezek berritu egin du Baskoniarekin zuen kontratua, 2023-24 denboraldirako, asteazkenean Gasteizko klubak jakitera eman duenez. 30 urteko hegal-pibotak, 30 urtekoa bera, 57 partida jokatu zituen Arabako taldearekin 2022-23 denboraldian, alegia, klubean emandako lehen urtean, eta, hortaz, gutxienez beste urtebetez jarraituko du Joan Peñarroyaren esanetara.
Ekainean amaitutako denboraldian, Dani Diezek, hiruko jaurtiketetan, % 45,7ko ehunekoa lortu zuen, Endesa Ligan, alegia, txapelketako onenetakoa; Euroligan are hobeto ibili zen, eta % 51 sartu zituen. Madrildarrak lan ona egin zuen, Baskonian.
Orain arte, Dani Diez alde batera utzita, Gasteizko taldeak beste bi jokalari baieztatu ditu hurrengo denboraldirako: Nico Mannion eta Nikos Rogkavopoulos.