Itxi

Agurra

Darius Thompsonek Baskoniako jokalari izateari utzi dio

EITB Media

Leer en Castellano

Joko-antolatzaile estatubatuarrak klubarekin zuen kontratua eteteko klausula ordaindu du eta agu esan dio Gasteizko taldeari.

Darius Thomposon, Baskoniarekin, Maccabiren aurkako Euroligako partida baten. Argazkia: EFE

Darius Thomposenek Baskoniako jokalari izateari utzi dio. Joko-antolatzaile estatubatuarrak klubarekin lotzen zuen kontratua eteteko klausula ordaindu du ostiral honetan, uztailaren 7an, eta agur esan dio Gasteizko taldeari.

Thompson 2022ko abuztuan iritsi zen Baskoniara, eta, ordutik, 69 partida ofizial jokatu ditu Arabako taldearekin. Euroligan 17,1 puntu erdietsi ditu batez beste eta txapelketan asistentzia gehien eman dituen (6.7) jokalaria da. Gainera, Euroligako bigarren bosteko onenean sartu zen. Bestalde, Endesa Ligan batezbesteko 14.5eko balorazioa jaso du, eta 2022-2023 denboraldiko joko-antolatzaile onena izan da.

Albisteak (3)