Fitxaketa
Baskoniak Chima Moneke hegaleko pibota fitxatu du
Agentziak | EITB MEDIA
Nigeriarrak Euroligako Lauko Finala jokatu eta Frantziako Liga irabazi du Monako taldearekin.
Baskoniak barne jokoa itxi du Chima Moneke hegaleko pibotaren fitxaketarekin. Jokalariak bi urteko kontratua sinatuko du talde gasteiztarrarekin.
28 urteko nigeriarrak metro eta 198 zentimetroko altuera du eta ACB ligara itzuliko da talde baskonistaren eskutik. Baskoniak intentsitatea eta oldarkortasuna irabazi ditu egindako azken fitxaketekin.
Monekek Euroligako Lauko Finalaren azken edizioa jokatu du Monako taldearekin, baina Frantziako Liga irabazi ere.
2021-2022 denboraldian Manresa taldean aritu zen. Haiekin, eta batez beste, 14,8 puntu, 8,4 errebote eta 19,2ko balorazioa izan zuen. Ondorioz, lehiaketako boskoterik onenean sartu zuten.
Estatistika onei esker, NBAko Sacramento Kings taldearekin kontratua sinatu zuen.
Ameriketako esperientzia ez zen ona izan eta handik Monakora jo zuen. Orain Euroliga jokatzen jarraituko du, baina Baskoniarekin.
Fitxaketa honekin, Baskoniak barruko jokoa itxi du, Costello, Kotsar, eta Dani Diezekin, eta Diop eta Moneke berriekin. Taldea ixteko joko antolatzaile bat behar dute, ziurrenik estatubatuar bat ekarriko dute, klubak oraindik leku bat betetzeke duelako.