Hurrengo bi denboraldietarako
Caja Laboralek Taylor Rochestie joko-antolatzailea fitxatu du
Erredakzioa
Rochestie Houstonen jaio zen, 27 urte ditu eta 1,85 metroko altuera. Frantziako Le Mans taldetik helduko da Gasteizera.
Caja Laboralek Taylor Rochestie joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldierarako, jakinarazi du Gasteizko klubak. Pablo Prigioniren ordezkoa izango omen da.
Rochestie Houstonen jaio zen, 27 urte ditu eta 1,85 metroko altuera. Montenegroko pasaportea dauka eta aurreko denboraldian Frantziako Le Mans taldean jokatu du. Goettingen, Galatasaray, eta Alba Berlin taldeetan ere jokatu du.