Itxi

ENTRENAMENDUAK

Hugo Bessonek Baskoniaren denboraldiaurreko entrenamenduak indartuko ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

22 urteko joko-zuzendari gazteak Boulogne-Levallois taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, Frantziako lehen mailan, eta 12,6 puntu, 3,3 errebote eta 2,4 asistentzia lortu zituen, batez beste.

Hugo Besson. Argazkia: Baskonia

Hugo Besson frantziarra Baskoniaren denboraldiaurrearekin bat egin du, Gasteizko taldearen entrenamendu dinamikan laguntzeko asmoz, eta

22 urteko joko-zuzendari gazteak Boulogne-Levallois taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, Frantziako lehen mailan, eta 12,6 puntu, 3,3 errebote eta 2,4 asistentzia lortu zituen, batez beste.

Besson dagoeneko ari da Joan Peñarroyaren aginduetara lan egiten, eta Baskoniako gainerako jokalariekin batera lan egingo du denboraldia berria prestatzeko.

Frantzian hazi ondoren, Australian jokatu zuen eta 2022ko NBAko drafteko azken postuan aukeratu zuen Indiana Pacersek, baina haren gaineko eskubideak berehala eskualdatu zizkion Milwaukee Bucksi.

Albisteak (1)

Bideoak (2)