Zazpi partida
Caja Laboralek abuztuaren 17an ekingo dio denboraldiaurreari
Erredakzioa
Baskoniak adiskidantzazko zazpi partida jokatuko ditu Endesa Liga hasi aurretik, eta azkena Diputazio Txapelketan jokatuko duena izango da.
Caja Laboral Baskoniak abuztuaren 17an ekingo dio denboraldiaurreari, eta zazpi partida jokatuko ditu Endesa Liga hasi aurretik. Denboraldia irailaren azken asteburuan hasiko da.
Irailaren 12tik 15era artean Angerseko txapelketa jokatuko du Baskoniak Frantzian, Le Mans eta Chalon taldeak aurkari izango dituelarik. Frantzian jarraituta, Caja Laboralek Choleten aurka jokatuko du irailaren 16an. Bi egun beranduago, irailaren 18an Emporio Armaniren aurka jokatuko du Baskoniak, eta abuztuaren 20 Errioxako hiriburuko taldearen aurka ariko dira gasteiztarrak.
Denboraldiaurreari Buesa Arenan emango dio bukaera Caja Laboral Baskoniak Diputazio Txapelketa jokatuta.