Itxi

Ohar ofiziala

Mannionek ez duela jarraituko baieztatu du Baskoniak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalari italiarra joan den udan iritsi zen Gasteizera datozen bi denboraldietarako kontratuarekin, baina ez jarraitzeko erabakia hartu dute orain bi aldeek, lehia hasi zenetik hiru hilabetera.

Nico Mannionen artxiboko argazkia, Euroligan. EFE

Nico Mannionek ez duela taldean jarraituko jakinarazi du ostegun honetan Baskoniak, eta hura ordezkatzeko jokalari baten bila dabil merkatuan. Italiarrak ez du taldera egokitzea lortu, ez Joan Peñarroyarekin, ezta Dusko Ivanovicekin ere. Ez du hainbat partidatan minuturik jokatu.

Base italiarra joan den udan heldu zen Gasteizera, bi denboralditarako, baina klubarekin adostutakoaren arabera, ez du jarraituko. Hiru hilabete pasa dira lehia hasi zenez gero, eta ez ditu emaitza onak lortu.

Baskoniak zorte ona opa dio Mannioni. Egindako lana ere eskertu dio.

Itxura guztien arabera, Italiako Ligara itzuliko da jokalaria.

Albisteak (3)