Itxi

Denboraldi-aurrea

Baskoniak lau jokalarirekin hasi du denboraldi-aurrea

Erredakzioa

Gasteizko taldeak lehenengo taldeko lau jokalarirekin hasi du denboraldi-aurrea.

Dusko Ivanovic, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE.

Baskoniaren denboraldi-aurrea lehen taldeko lau jokalarirekin hasi da. Brad Oleson, Thomas Heurtel, Fabien Causeur eta Unai Calbarro entrenatuko dira denboraldi-aurreko lehenengo egunetan, Dusko Ivanovic prestatzailearekin.

Gasteizko taldeak minimoen azpitik hasi du denboraldi-aurrea. Fernando San Emeterio eta Andres Nocioni bezalako jokalariak Londresko Olinpiar Jokoetatik itzuli dira eta atseden hartzen ari dira. Baskoniako beste bost jokalari, gainera, euren selekzioekin daude eta ez dira irailaren 11a arte itzuliko.

Oraingoz, talde gasteiztarrak beheko mailetatik hartutako jokalariak edo behin-behineko fitxaketaren bat erabili beharko ditu entrenamenduak egin ahal izateko. Baskoniak irailaren 12an jokatuko du denboraldi-aurreko lehenengo partida, Angersen (Frantzia) izango den lagunarteko txapelketa batean.

Albisteak (1)