Itxi

Lesioak

Khalifa Diopi ebakuntza egingo diote

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Baskoniako pibotak ebakuntza-gelatik pasa beharko du eskumuturreko lesio baten ondorioz. Tadas Sedekerskisek eskuin izterreko lesio muskularrarekin jarraitzen du.

Khalifa Diop, Baskoniako jokalaria. ARGAZKIA: EFE

Baskoniak osasun-parte baten bitartez jakinarazi duenez, Khalifa Diop pibot senegaldarrari ebakuntza egin beharko diote. Diopek lesioa izan zuen eskuin eskumuturrean azken asteko entrenamenduetako batean, eta denbora batez kantxetatik kanpo egon beharko da.

Bestalde, Tadas Sedekerskisek eskuin izterreko lesio muskularrarekin jarraitzen du. Azken hau, jada hasi da klubeko zerbitzu medikoekin lanean eta bere bilakaerak ezarriko du taldeko dinamikara noiz itzuliko den.

Biak ala biak, baja dira Tel Aviveko Maccabiren aurkako partidarako. Matt Costello ere ez da egongo ezkerreko orkatileko bihurrituak eraginda, ezta Chris Chiozza ere, eskuin belauneko lesio bategatik.