Itxi

Omenaldia

Baskoniak Tiago Splitterren kamiseta erretiratuko du

AGENTZIAK

Leer en Castellano

Klubaren historian partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da, eta Baskoniak omenaldia egitea erabaki du, datorren maiatzaren 5ean, Fernando Buesa Arenan haren kamiseta eskegita.

Tiago Splitterren artxiboko irudia. EFE

Baskoniak Tiago Splitterren kamiseta eskegiko du Fernando Buesa Arena pabiloian, datorren maiatzaren 5ean, Gironaren aurka jokatu baino lehen.

Hala, taldeko jokalari esanguratsuenetako bat omenduko du klubak. Baskoniaren behe-kategorietan hezia, kamiseta gorri-urdina defendatu zuen zazpi denboraldi arrakastatsutan. 2018an utzi zituen kantxak, lesio baten ondorioz.

Spliterrek bederatzi titulu lortu zituen Gasteizko taldearekin: 2 ACB Liga (2008 eta 2010), 3 Errege Kopa (2004, 2006 eta 2009) eta 4 ACB Superkopa (2005, 2006, 2007 eta 2008).

Horrez gain, lau 'Final Four' jokatu zituen Spliterrek, 2010ean ACB Ligako MVP saria jasotzeaz gain. 2004ko urriaren 3an egin zuen debuta Baskoniarekin, Bilbao Basketen kontrako partidan. 413 neurketa jokatu zituen: 276 ACB Ligan eta 137 Euroligan. Gaur egun, klub arabarraren historian partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da.

Tiago Splitterren kamiseta honako hauekin batera egongo da zintzilik: Luis Scola, Pablo Prigioni, Igor Rakocevic eta Sergi Vidal.

Albisteak (3)