Bi denboraldirako
Baskoniak Kamar Baldwin fitxatu du
EITB Media
AEBko joko-antolatzaileak 26 urte ditu, 1,83 metro luze da eta 2026ra arte sinatu du kontratua Gasteizko taldearekin.
Baskoniak Kamar Baldwin fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Klubak eman du fitxaketaren berri, eta argitu du joko-antolatzaile estatubatuarrak 2026ra arte sinatu duela kontratua.
Georgiakoak 26 urte ditu, 1,83 metro luze da eta Indianapolisko Unibertsitateko Butler Buldogs taldean hazi zen. Italiako Dolomiti Energia Trento taldetik fitxatu du Baskoniak.
Kamarrek esperientzia du Turkiako eta Alemaniako ligetan, Turk Telekom eta BG Gottingen taldeetan aritu baita aurretik. Gainera, Boston Celticsen Garapen Ligako taldean jokatutakoa da.