FITXAKETA
Donta Hallek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du hurrengo bi denboraldietan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azerbaijango pasaportea duen jokalariak Frantziako Liga irabazi zuen Monakorekin joan zen denboraldian, 5,3 puntu, 3,5 errebote eta 8,1eko batez besteko balorazioa eskuratuta.
Baskoniak jakitera eman duenez, 208 zentimetroko altuera eta 26 urte dituen Donta Hall pibot estatubatuarra fitxatu du Monakotik, datozen bi denboraldietarako. Hala, Hallek Gasteizko taldearen barneko jokoa indartuko du Khalifa Diopekin bikotea osatuta. Jauzi egiteko gaitasunari esker, uztaiaren gainetik jokatzera ohituta dago
Azerbaijango pasaportea duen jokalariak Frantziako Liga irabazi zuen Monakoko taldearekin joan zen denboraldian, 5,3 puntu, 3,5 errebote eta 8,1eko batez besteko balorazioa eskuratuta.
NBAn ere jokatutakoa da, 2019-20 denboraldian Detroit Pistonsen taldean aritu baitzen.