Fitxaketa
Baskoniak Ognjen Jaramaz antolatzailea fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
EITB MEDIA
Serbiako selekzioarekin internazionala bera, Jaramazek 1,93ko altuera du, eta ia 29 urte ditu. Partizan Belgradetik iritsi da Gasteizera. Fitxaketa hori eginda, Baskoniak prest du Pablo Lasoren taldearen jokoa zuzenduko duten jokalarien multzoa.
Baskoniak Ognjen Jaramaz joko antolatzailea fitxatu du, 2024-25 denboraldirako, astearte arratsaldean Gasteizko klubak iragarri duenez.
Serbiako selekzioarekin internazionala bera, Jaramazek 1,93ko altuera du, eta ia 29 urte ditu (igandean beteko ditu, irailaren 1ean). Partizan Belgradetik iritsi da Gasteizera, eta talde hauetan ere aritu da: San Pablo Burgosen eta Bayern Munichen.
Fitxaketa hori eginda, Baskoniak prest du Pablo Lasoren taldearen jokoa zuzenduko duten jokalarien multzoa.