CAI Zaragoza-Baskonia (86-72)
Caja Laboralek kale egin du aurreneko neurketan
Erredakzioa
Ivanovicen jokalariek lehen zati kaskarra jokatu dute. Atsedenaldiaren ostean arabarrak suspertu dira, baina ez da nahikoa izan etxeko taldea oso sendo azaldu delako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
88 - CAI Zaragoza (23+23+17+25): Van Rossom (8), Roll (8), Rudez (11), Aguilar (10) eta Norel (16) -hasierako bostekoa- Llompart (15), Stefansson (11), Toppert (3) eta Jones (6).
75 - Caja Laboral (16+26+18+15): Heurtel (2), Oleson (6), Nocioni (20), Bjelica (5) eta Pleiss (6) - hasierako bostekoa- Cabezas (5), San Emeterio (6), Lampe, Rochestie (17) eta Hernandez-Sonseca (8).
CAI Zaragozak merezita irabazi dio gaur Caja Laboral Baskoniari. Arabarrak kantxatik desagertu dira azken laurdenean. Zaragozako taldeak aurtengoa hirugarren denboraldia du jarraian Endesa Ligan.
Bi taldeek partida interesgarria eta parekatua eskaini dute hirugarren laurdenera arte. Azkenaurreko partzialean gasteiztarrek behera egin dute; etxeko taldeak, ostera, maila mantendu eta gehiago asmatu dute. Zaragozako bost jokalarik hamar puntu baino gehiago sartu dituzte norgehiagokan.
Arabarrek talde bikaina dute, baina lan asko egin beharko dute mailarik onena emateko. Erantzukizuna "hemen dauden" jokalariek dute, eta "ez falta direnek", adierazi du Dusko Ivanovic Baskoniako entrenatzaileak partidaren ostean.
Gasteiztarrak hobeto kantxaratu dira atsedenaldiaren ostean eta desabantaila berehala ezabatu dute. Are gehiago, Caja Laboralek aurrea hartu du markagailuan (56-60).
Baina azken laurdenean Baskoniak kale egin du eta Aragoiko taldeak abantaila erraz areagotu du. Azken laurdenean Pedro Llompart antolatzaileak 11 puntu sartu eta Zaragoza garaipenera gidatu du.