Olympiacosen aurka
Caja Laboralek Rochestie gabe ekingo dio Euroligari
Erredakzioa
Joko antolatzaile estatubatuarrak min hartu du astearteko entrenamenduan, eta 2-3 graduko bihurdura duela baieztatu du Baskoniak. Baja izango da Olympiakosen aurka.
Caja Laboralek Euroligari ekingo dio ostegunean, eta txapelketari hasiera emateko baja garrantzitsu bat izango du. Taylor Rochestiek ezingo du Olympiakosen aurka jokatu.
Joko antolatzaile estatubatuarrak min hartu zuen astearteko entrenamenduan. 2-3 graduko bihurdura du, eta ez da Atenasera joango. Frogak egingo dizkiote Gasteizen.
Baja garrantzitsua da Baskoniarentzat, baina zorionez, talde gasteiztarrak baditu ordezkoak postu horretan. Carlos Cabezasen eta Thomas Heurtelen artean zuzendu beharko dute taldearen jokoa.