Ostegunean, 20:00etan
Olinpiakosen aurka jokatuko du Baskoniak Euroligako lehen partida
erredakzioa
Caja Laboralek baja garrantzitsuak izango ditu Grezian jokatuko duen partidarako. Tibor Pleiss eta Taylor Rochestie min hartuta daude. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.
Caja Laboral Baskoniak ostegun honetan ekingo dio Euroligari grezian, eta lehen partidan ez du aurkari xamurra izango. Olinpiakos, iazko txapeldunaren aurka jokatuko dute arabarrek. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek, 20:00etan.
Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak baja garrantzitsuak ditu partida honetarako. Tibor Pleiss eta Taylor Rochestie min hartuta daude, eta ezingo dute Olympiacosen aurka jokatu.
Baskoniak taulapean izan ditzake arazo gehienak. Nocionik eta Nemanja Bjleicak lagundu beharko dute taulapeko jokoan. Lampe ez dago sasoi betean, eta taldak Sonsecari kontratua bi astez luzatu dio lan horietan laguntzeko. Milko Bjelixcak taldearekin bidaiatu du.