Itxi

64-80, 'Harkaitza'n

Caja Laboralek aise gainditu du Herbalife Kanaria Handia

Erredakzioa

Andres Nocionik eta Nemanja Bjelicak ederki gidatu dute taldea, eta Dusko Ivanovicen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Kanaria Handian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak etxteik kanpora denboraldiko aurrenko garaipena eskuratu du Herbalife Kanaria Handia 64-80 gaindituta. Dusko Ivanovicen mutilek partida hasiera bikaina egin dute, 14-27ko partziala eskuratuta, eta azkenengo laurdenean neurketa irabazteko lan txukuna egin dute (11-22ko partziala). Nocioni eta Nemanja Bjelica taldeko onenak izan dira.

Arabako taldeak partida ederki hasi du, eta Andres Nocionik eta Nemanja Bjelicak bikain gidatu dute erasoa. Baskoniak 6-16koa jarri du markagailuan, erraz, eta Herbalifek ezin izan du Ivanovicen mutilen erritmo bizia jarraitu. Defentsan kamuts aritu da Kanaria Handia, eta lehenengo laurdena 14-27ko markagailuarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean etxeko taldeak defentsa sendotu egin du, eta erasoan asmatzen hasi da. Caja Laboralek intentsitatea galdu du, eta Prestesek eta Nelsonek min handi egin dute barneko jokoan. Hala ere, atsedenladian 39-45 markagailuan goitik mantendu da Baskonia.

Atsedenaldiaren ostean Caja Laboralek gogor sakatu du erasoan eta 0-8ko partzial garrantzitsua lortu du (42-53). Hala ere, Kanaria Handia sendo mantendu da, eta talde lan onari esker Pedro Martinezen gizonek markagailuan aldea murritzea lortu dute (53-58).

Baskoniak lan bikaina egin du azkenengo laurdenean, eta defentsa sendoari eta 11-22ko partzialari esker ‘harkaitza’n berriro garaipena eskuratu du. Andres Nocionik eta Nemanja Bjelicak euren zenbakiak borobildu dituzte, eta Ivanovicen taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Azken emaitza 64-80koa izan da.

Fitxa teknikoa:

64. Herbalife Kanaria Handia 2014 (14+25+14+11): Scheyer (3), Toolson (10), Nelson (17), Prestes (12) eta Newley (9) -hasierako bostekoa-, Beiran (3), Bellas (5), Baez (5) eta Dominguez (-).

80. Caja Laboral (27+18+13+22): Nocioni (24), Nemanja Bjelica (12), Heurtel (9), Oleson (12) eta Lampe (12) -hasierako bostekoa-, Milko Bjelica (-), Hernandez-Sonseca (-), Cabezas (5), San Emeterio (4) eta Causeur (2).


Albisteak (2)

Bideoak (1)