Lesioa
Nocionik zerbikaletan zaintiratua du eta zazpi egun bajan emango ditu
Erredakzioa
Real Madrilen aurkako igandeko norgehiagoka galduko du argentinarrak. Era berean, Nocionik ezin izango du Anadolu Efesen kontrako partida jokatu Euroligan.
Jokalariaren lesioa baieztatu du gaur Gasteizko taldeak. Baskonia Milanetik bueltatu eta gero azterketa mediko ezberdinak egin dizkiote jokalariari. Emporio Armani 86-95 hartu zuten mendean gasteiztarrek.
Real Madrilen aurkako igandeko norgehiagoka galduko du argentinarrak eta Bartzelonaren kontra jokatzeko prest egongo den jakiteko lesioaren garapena aztertu beharko dute. Bartzelonaren aurka azaroaren 4an jokatuko dute arabarrek Buesa Arenan.
Era berean, epeak betetzen baldin badira Nocionik ezin izango du Anadolu Efesen kontrako partida jokatu Euroligan.