Igandean, 19:00etan
Caja Laboralek liderraren aurka jokatuko du
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen taldea Real Madrilen aurka etxetik kanpora ezustekoa ematen saiatuko da. Nocioni, Pleisse eta Rochestie lesionatuta daude eta ezin izango dute jokatu.
Caja Laboralek Endesa Ligako liderraren aurka jokatuko du etxetik kanpora. Gasteizeko taldeak Pablo Lasoren mutilen aurka ezustekoa ematea bilatuko dute, baina Andres Nocionik ezin izango du jokatu.
Dusko Ivanovicen mutilek Ligako partida zailenetariko bat, hiru jokalari garrantzitsu gabe jokatu beharko dute. Andres Nocioni argentinarrak zerbikaletan min hartu zuen Armani Milanen aurka, eta Tibor Pleissek eta Taylor Rochestiek lesionatuta jarraitzen dute.
Baskoniak Euroligan garaipen garrantzitsua eskuratu du Armani Milanen aurka, San Emeteriok eta Nemanja Bjelicak partida borobila jokatu ostean, eta taldea moralez gainezka helduko da Madrilera.
Barneko jokoan Maciej Lampek, eta Milko eta Nemanja Bjelicak pisu handiagoa hartu beharko dute, Hernandez-Sonsecarekin batera.