Itxi

Endesa Ligako 5. jardunaldia

Baskoniak luzapenean galdu du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak azkenengo minutra arte gogor borrkatu du, baina Miroticek birrintze batekin erabaki du norgehiagoka. Pablo Lasoren taldeak 83-81 irabazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Real Madril Endesa Ligako lidergoan bakarrik gelditu da, Baskoniaren aurka luzapenean garaipen garrantzitsua eskuratuta (83-81). Dusko Ivanovicen taldeak azkenengo minutura arte gogor borrokatu du Madrilen ezustekoa emateko asmoarekin, baina luzapenean Miroticek neurketa erabakita utzi du.

Asteburuko partida estelarrak ikusmin handia piztu du, eta norgehiagoka ederra izan da. Bi taldeek ikuskizun polita eman dute kantxan, eta neurketa luzapenean erabaki da. Real Madrilek garaipena eskura izan du azkenengo laurdenean, baina Arabako taldeak 0-11ko partziala lortu du, Maciej Lampek gidatuta, eta Dontaye Draper estatubatuarrak ezin izan du partida erabaki (72-72).

Luzapenean Nemanja Bjelicak eta Maciej Lampek Caja Laboral ondo gidatu dute erasoan, baina Felipe Reyes eta Sergio Rodriguez ere ondo aritu dira, eta Miroticek neurketa erabakita utzi du, birrintze batekin. Fernando San Emeterioren hirukoa ez da saskian sartu, eta garaipena Real Madrilek lortu du.

- Fitxa teknikoa:

.83. Real Madril (18+23+17+14+11): Sergio Rodriguez (10), Rudy (2), Carlos Suarez (4), Mirotic (16) eta Begic (6) -hasierako bostekoa- Reyes (12), Carroll (13), Slaughter (11), Draper (4) eta Pocius (5).

.81. Caja Laboral (14+18+19+21+9): Heurtel (2), Causeur (5), Nemanja Bjelica (25), Milko Bjelica (2) eta Lampe (22) -hasierako bostekoa- Cabezas (2), Pleiss (4), Oleson (11), San Emeterio (8)


Albisteak (1)

Bideoak (1)