Ostiralean, 18:30ean
Baskoniak Euroligan bizirik jarraitzeko garaipena behar du
Erredakzioa
Arabako taldeak Cedevita Zagreben aurka etxetik kanpora partida erabakigarria jokatuko du. Ivanovicen mutilek 3 porrot eta garaipen bakarra dute Euroligan, eta Top 16an egoteko suspertu behar dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Caja Laboralek hil edo biziko neurketa jokatuko du Cedevita Zagreben aurka (ostiralean, 18:30ean), Euroligako Top 16rako sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko garaipena behar baitu.
Gasteizko taldeak garaipen bakarra eta hiru porrot ditu, eta Buesa Arenan Zalgirisen eta Anadolu Efesen aurka galdu ostean, garaipena bai ala bai lortu behar du Zagreben.
Euroligako Top 16ko txartela lortzeko Cedevitaren aurka garaipena behar dute Ivanovicen mutilek, baina hala ere, garaipenak ez die sailkatzea ziurtatuko. Porrotak Euroligan bizirik jarraitzeko ia aukerarik gabe utziko luke Arabako taldea.
Cedevita Zagrebek aurten debuta egin du Euroligan, eta multzoko azkeneko sailkatua da lau porrotekin. Hala ere, Olympiacosen aurka azkeneko unera arte garaipena lortzeko gogor borrokatu zuen Kroaziako taldeak (79-75).
Dusko Ivanovicek jokalari guztiak partida jokatzeko prest ditu, Tibor Pleiss eta Taylor Rochestie senatuta baitaude.