Itxi

Euroliga

Baskoniaren atzerapausoa Cedevita Zagreben aurka galduta (76-69)

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeari maldan gora jarri zaio Top-16rako sailkapena. Zagreben, merezitako porrota jaso dute gasteiztarrek.

Cedevita Zagreb-Caja Laboral. Argazkia: EFE

Merezitako porrota jaso du Caja Laboral Baskoniak Cedevita Zagreben aurka (76-69), Euroligako partidan. Ondorioz, maldan gora jarri zaio Baskoniari Top-16rako sailkapena.

Lehen zati parekatua jokatu dute kroaziarrek eta arabarrek, eta gakoa erreboteak izan dira. Gauzak horrela, 24-24 amaitu da lehen laurdena. Andric eta Ilievski izan dira Dusko Ivanovicen gizonen amesgaiztoa, eta atsedenaldira bost puntu behetik joan dira (39-34). Bigarren laurdenean 15-10ekoa izan da partziala.

Hirugarren laurdenean nahi eta ezinean aritu da Baskonia, eta Cedevitak hamabi puntuko errenta lortu du (58-46). Motibazio eta intentsitate barik jokatu dute gasteiztarrek. Azken laurdenean ez dira markagailuaru buelta emateko gai izan.

Miro Bilan izan da neurketako saskiratzaile nagusia, 16 punturekin, eta Baskonian 15 lortu ditu Fernando San Emeteriok. Azaroaren 16an Olympiacos Piraeus hartuko du Caja Laboralek Buesa Arenan.

Bostetik lau

Caja Laboralek garaipen bakarra lortu du fase erregularraren lehen itzuliko bost partidetan. Ondorioz, txapelketako Top-16rako txartela lortu nahi badu, geratzen diren bost partidetatik lau irabazi beharra ditu.

Fitxa teknikoa:

76 - Cedevita Zagreb (24+15+19+18): Wright (14), Green (6), Suput (12), Babic, Bilan (16)-hasierako bostekoa-, Gelabale (11), Andric (8), Suton, Tomas (6), Ilievsky (3).

69 - Caja Laboral (24+10+12+23): Heurtel, Causeur (6), San Emeterio (15), N. Bjelica (7), Lampe (11)-hasierako bostekoal-, Cabezas (6), Nocioni(12), Pleiss (2), M. Bjelica, Oleson (8), Rochestie (2).



Albisteak (1)