Baskoniaren porrota
Blusens Monbusek ezustekoa eman du Buesa Arenan
Erredakzioa
Galiziako taldeak 68-77 gainditu du Caja Laboral Baskonia. Obradoiroko pibotek lan bikaina egin dute, eta Ivanovicen mutilek akats gehiegi egin dituzte defentsan.
Obradoirok ezusteko handia eman du Buesa Arenan Baskonia aise gaindituta (68-77). Gasteizko taldeak porrot gogorra jaso du etxean, eta taldeak burua altxatu ezinik jarraitzen du, Euroligan ere itxura kaskarra eman baitu.
Caja Laboralek partido erritmo biziarekin hasi du, eta markagailuan goitik, erraz, jarri da (12-6). Hala ere Blusens Monbusek erasoan gogor sakatu du Buesa Arenan, eta Levon Kendallek puntu bakarrera jarri du Moncho Fernandezek taldea (15-14). Aurreneko laurdena, 20-14koarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean Nocionik erakustaldia eman du erasoan, eta puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Obradoirok ere saskiratze errazak eskuratu ditu, Hummelek eta Kendallek gidatuta, eta Galiziako taldeak markagailuan aurrea hartu du (30-31). Baskonia erantzuna ematen saiatu da, baina bigarren laurdena 36-39koarekin bukatu da.
Atsedenaldiaren ostean Tibor Pleissek puntu garrantzitsuak lortu ditu, baina Blusens Monbusek erasoan sendo jarraitu du (44-47). Galiziako taldeak 10 puntuko aldea eskuratu du (45-55), eta Buesa Arenako kantxan aise nagusitu da. Hirugarren laurdenaren bukaeran, Obradoiro 48-60 markagailuan goitik izan da.
Azkenengo laurdenean Causerrek saskiratze onak lortu ditu, baina Moncho Fernandezen mutilek gogor defendatzen jarraitu dute, eta 14 puntuko aldea lortu dute (60-74). Arabazo taldeak ezin izan du markagailua irauli, eta norgehiagoka aldapa gora jarri zaio. Azkenean, Caja Laboralek 68-77 galdu du.
- Fitxa teknikoa:
68 - Caja Laboral (20+16+12+20): Rochestie (3), Oleson (7), Nocioni (21), Bjelica (4), Lampe (12)-hasierako bostekoa-, Cabezas, Causeur (8), Pleiss (5), San Emeterio (5), Heurtel (3).
77 - Blusens Monbus (14+25+21+17): Rodriguez (5), Pumrpla (12), Dewar, Mejri (21), Kendall (13)-hasierako bostekoa-, Hummel (12), Corbacho (11), Bufford (3)