Kargatzen...
Itxi

Ordezkoa

Zan Tabak entrenatzaile kroaziarrak hartuko du Ivanovicen lekukoa

Erredakzioa

Ondo bidean Tabakek (Split, Kroazia, 1970) denboraldi hau eta beste bat emango ditu arabarren aulkian. Entrenatzaile berria Trefl Sopot Poloniako taldetik heldu da Gasteizera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zan Tabak Kroaziako entrenatzaileak Caja Laboral zuzenduko du. Baskoniak Dusko Ivanovic kargutik kendu zuen atzo, gasteiztarrek etxean porrot egin ostean. Arabarrek Blusens Monbusen kontra galdu zuten Buesa Arenan, Endesa Ligan (68-77).

Tabakek (Split, Kroazia, 1970) denboraldi hau eta beste bat emango ditu arabarren aulkian, Baskoniak jakitera eman duenez.

Entrenatzaile berria Trefl Sopot Poloniako taldetik heldu da Gasteizera.

Ibilbidea

Aulkietan Tabak Joan Plazari lotuta hazi da; izan ere, Real Madrilen eta Cajasolen kataluniarraren laguntzailea izan da. Iragan denboraldian (2011-12) LEB ligako CB Sant Joseph (Girona) entrenatu zuen. Caja Laboral entrenatzaile gisa ACB ligako aurreneko taldea izango da Tabakentzat.

Jokalari bezala Tabakek Europako hiru kopa irabazi zituen Jugoplastikarekin eta NBAko eraztuna eskuratu zuen Houston Rockets taldearekin. Ibilbide profesionala ACBn bukatu zuen. Real Madrilen, DKV Juventuten eta Unicajan jokatu zuen.

Kroaziarrak ostiral honetan zuzenduko du taldea aurrenekoz. Gasteizko taldeak Zalgirisen kontra jokatu behar du Euroligan.



Albisteak (3)

Bideoak (2)