Itxi

Igandean 12:15ean

GBCk susperraldia du helburu Caja Laboralen aurkako derbian

Erredakzioa

Gipuzkoarrek eta arabarrek indarrak neurtuko dituzte igande honetan Illunben. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.

Ekene Ibekwe, Lagun Aroko jokalaria. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Lagun Arori egingo dio bisita igande honetan (12:15) Endesa Ligako 10. jardunaldiko partidan. Baskoniak Zan Tabak entrenatzaile berriaren sistemak lehenbailehen bereganatzea du helburu.

Nemanja Bjelica, sendatuta dagoeneko, partida jokatzeko prest dago. Ez da sasoi onenean izango, baina bere jokoak taldea lagunduko du.

GBCk, bestalde, garaipena behar beharrezkoa du. Denboraldi honetan garaipen bakarra lortu du, eta sailkapen nagusiko 16. postuan da. Baskoniaren aurka, bigarrena eskuratu nahi du Sito Alonsoren taldeak. "Orain arte gauzak ez dira ondo atera", adierazi du Lagun Aroko teknikariak. Hala ere, jokalariek taldeak bidalitako mezua ulertzea espero du Alonsok.




Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)