Itxi

txartela jaso du

Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko du 2025-2026 denboraldian

EITB Media

Leer en Castellano

Gernika-Lumoko taldeak gonbidapena jaso du. Iaz ez zuen txapelketa jokatzerik izan, baina datorren sasoian Europara bueltatuko da.

Lointek Gernikak Jairisen aurka 2024-25 sasoian jokatutako partidako irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup Women txapelketa jokatuko du 2025-2026 denboraldian. Gernika-Lumoko taldeak gonbidapena jaso du, eta Europara itzuliko da.

2017-2018 denboralditik zazpi urtez jarraian jokatu du Europako txapelketa Lointek Gernikak, baina iaz ezin izan zuen jokatu. Aurten, ordea, azken orduan lortu du txartela, 2024-2025 sasoian Emakumezkoen Endesa Liga 9. postuan amaituta.

"Lehenengo ikusi beharko dugu aurretiazko kanporaketa jokatu beharko dugun, horrek dakarren plangintza aldaketekin. Hala ere, oso pozik gaude aukerarekin, azken ordukoa izan bada ere. Kluba prest egon da aukera baliatu ahal izateko", adierazi du Lucas Fernandez entrenatzaileak.

Albisteak (3)