Endesa Liga
Kutxabank Araskik zazpi partida jokatuko ditu denboraldiaurrean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeak zazpi norgehiagoka izango ditu, urriaren 4ean ligari ekin baino lehenago. Lehen hitzordua Ensinoren eta Perfumerias Avenidaren kontrako torneoa izango da.
Kutxabank Araskiren artxiboko irudia
Kutxabank Araskik prest du denboraldiaurreko egutegia: zazpi hitzordu izango ditu, urriaren 4ean hasiko den Endesa Ligaren 2025-26 denboraldiari begira.
Abuztuaren 25ean abiatuko dute bidea, mediku-azterketak eta proba fisikoak eginez. Ondoren, Made Urietaren taldeak Ourensera egingo du bidaia, Ensinoren eta Perfumerias Avenidaren aurkako torneo batean.
Etxeko lehena Olarizu Trofeoarekin iritsiko da, Cadi La Seu eta Ensino taldeen kontra. Horrez gain, Unibasket Logroñoren aurreko lagunartekoa ere jokatuko dute.
Azkenik, irailaren 23an eta 28an, Euskal Koparekin amaituko dute denboraldiaurrea, IDK eta Lointek aurkari dituztela.