2025-26 denboraldia
Lointek Gernika Bizkaiak Esther Matarranz fitxatu du
EITB MEDIA
Barnealdeko jokalari madrildarra California Riverside unibertsitatean jokatzen aritu da azken lau urteotan. Perfumerias Avenida taldearen harrobian hezi zen.
Esther Matarranz, Lointek Gernikako jokalari berria
Lointek Gernika Bizkaiak 2025-2026 denboraldirako fitxaketa berria iragarri du astearte honetan: Esther Matarranz. 22 urteko jokalari madrildarra NCAAko California Riverside unibertsitatetik dator: azken denboraldian, batez beste 6 puntu eta 7 errebote lortu ditu. Hala, talde bizkaitarrak hamar jokalari ditu datorren sasoirako: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Angela Salvadores, Emily Bessoir, Esther Castedo, Masa Jankovic, Joy Adams, Sarah Polleros eta Esther Matarranz.
188 zentimetro luze den barneko jokalaria Perfumerias Avenidako harrobian hezi zen. 2021-2022 denboraldian NCAAra joan zen, eta lau urteko zikloa osatu du California Riverside unibertsitatean.
Matarranzek aitortu du "ilusio handia" egiten diola etapa berriak: "Nire helburuak taldeari bereak betetzen laguntzea baino ez dira. Entrenatzaile eta taldekideen ikasteko eta hobetzeko gogotsu nago. Lanarekin eta ahaleginarekin emakumezkoen Endesa Ligan tokia egin nahi dut", gaineratu du.
¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿/¿¿¿¿
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) July 22, 2025
Esther Matarranz, beste apustu gazte bat Lointek Gernika Bizkaiarentzako
La interior proviene de la Universidad California Riverside
¿https://t.co/Z1XlRt0bPE#GutarikoBat¿ pic.twitter.com/vRmwqu06wM