ZOZKETA
Lointek Gernika Bizkaiak Pas Giannina greziarraren kontra jokatuko du Eurocupeko aurrekanporaketa
EITB MEDIA
Gernika-Lumoko taldeak Endesa Ligan 9. postuan geratu ostean lortu zuen Europarako txartela, baina kanporaketa bat jokatu beharko du lehenik. Asteazken honetan Munichen egindako zozketaren arabera, Pas Giannina taldea egokitu zaio.
Lointek Gernika Bizkaia
Lointek Gernika Bizkaiak Pas Giannina talde greziarra izango du aurkari Eurocup Women txapelketako kanporaketan.
Asteazken goizean Munichen egin dute zozketa, eta horren arabera, Lucas Fernandezek entrenatzen duen taldeak Greziara egin beharko du bidaia, datorren irailaren 18an joanekoa jokatzeko. Handik astebetera, irailaren 25ean, greziarren bisita jasoko dute Malosten.
Kanporaketan aurrera eginez gero, C multzoa egokitu zaio Lointeki: NKA Universitas Pecs, Elitzur Ramla eta Sportiva/Azoris Hotels taldeekin.
¿ | Lointek Gernika Bizkaiak Pas Gianninaren aurka jokatuko du @EuroCupWomen-eko aurretiazko kanporaketa
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) July 23, 2025
Partido de ida en Grecia
y la vuelta en Maloste#GutarikoBat¿ pic.twitter.com/lS7bvX3Dp8