Itxi

Fitxaketa

Taylor Jones, Lointek Gernika Bizkaiaren jokalari berria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pibot estatubatuarrak Texasko Unibertsitatean jokatu du azken denboraldian: batez beste, 11,9 puntu sartu ditu partidako, 6,9 errebote jasotzeaz gain.

Taylor Jones, Lointek Gernikaren fitxaketa berria

Taylor Jonesen fitxaketa iragarrita, 2025/2026 ikasturterako taldea osatu du Lointek Gernika Bizkaiak, astearte honetan baieztatu duenez. Pibot amerikarra Texasko unibertsitatetik dator, eta azken sasoian, batez beste, 11,9 puntu sartu eta 6,9 errebote jaso ditu partidako. Fitxaketa horrekin, Gernikako klubak taldea itxi du, hamabi jokalarirekin: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Angela Salvadores, Emily Bessoir, Esther Castedo, Masa Jankovic, Joy Adams, Sarah Polleros, Esther Matarranz, Cameron Williams eta Taylor Jones.

193 zentimetroko altuerarekin, Dallas Christian Schoolen hasi zuen ibilbidea Jonesek. Handik, NCAArako bidea hartu zuen, Oregon State Unibertsitatean, hain zuzen ere. Hiru denboraldiren ostean, eta lesio bat tarteko, Jones Texasko Unibertsitate ospetsuan sartu zen 2022-2023 denboraldian.

Pibota funtsezko jokalaria izan da Texasek denboraldi bikaina egin zezan, NCAAko Lauko Finalera iritsi ere egin zen, izan ere.

Albisteak (4)