Kontratu berritzea
Made Urietak kontratua berritu du Araskirekin, denboraldi batez
EITB Media
Kontratua berrituta, Arabako entrenatzaileak hamargarren denboraldiz zuzenduko du Gasteizko taldea.
Made Urieta, Kutxabank Araskiren entrenatzailea. Atgazkia: EITB Media
Made Urietak kontratua berritu du Kutxabank Araskirekin, denboraldi batez. Kontratua berrituta, entrenatzaile arabarrak hamargarren denboralzi zuzenduko du Gasteizko taldea.
Urieta Espainiako selekzio nagusiko talde teknikoko kide izan da azken urteetan, eta uda honetan 17 urtez azpiko selekzioa zuzentzeko ardura hartu du.
Araskik abuztuaren 25ean hasiko du denboraldiaurreari, eta zazpi neurketa jokatuko ditu. Urriaren 4an ekingo dio Endesa Ligari.