Urriak 4-5
Baskoniak eta Bilbao Basketek Zaragozan eta Malagan abiatuko dute 2025-2026ko Endesa Liga
EITB MEDIA
Euskal derbiei dagokienez, lehenengoa 8. jardunaldian jokatuko dute, Gasteizen, azaroaren 22-23ko asteburuan; eta bigarrena, Bilbokoa, 20. jardunaldian, otsailaren 14-15ean.
Baskoniak eta Bilbao Basketek iragan maiatzean jokatutako derbiaren irudia. Argazkia: Efe.
Endesa Ligako euskal taldeek etxetik kanpo hasiko dute 2025-2026 denboraldia. Baskoniak Casademont Zaragozari bisita egingo dio eta Bilbao Basketek, berriz, Andaluzia aldera egingo du, Malagara, Unicajaren aurka jokatzeko.
Lehen jardunaldi hori urriko lehen asteburuan jokatuko da (urriak 4-5).
Denboraldia maiatzeko azken astean amaituko da, 34. eta azken jardunaldia jokatuta. Orduan Baskoniak Unicaja Malaga taldea hartuko du Buesa Arenan eta beltzezko gizonek, aldiz, Kanariasera egingo dute, La Laguna Tenerife taldearen aurka jokatzeko.
Euskal derbiak azaroan eta otsailean jokatuko dira. Lehenengoa Buesa Arenan izango da, 8. jardunaldian, azaroaren 22-23an. Bigarren, otsailaren 14-15ean jokatuko dute. Miribillan, ligako 20. jardunaldian.
¡Y aquí, el ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ de TODA la temporada 2025-26 de la #LigaEndesa!
— Liga Endesa (@ACBCOM) August 18, 2025
Repasa los partidos de cada una de las 3¿4¿ jornadas del curso, que arrancará el fin de semana del 4 y 5 de octubre.
¿ Calendario completo: https://t.co/kEwXx9T9In pic.twitter.com/PJa71AvyHy