Osasun-agiria
Lointek Gernika taldeko Cameron Williamsek lesio larria dauka
EITB
Pibot estatubatuarrak Akilesen orpoa hautsi zuen joan den larunbatean jokatutako lagunarteko partida batean, eta AEBetara joan da, ebakuntza egiteko.
Cameron Williams. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia
Lointek Gernika Bizkaia taldeko Cameron Williams pibot estatubatuarrak "ezker hankako Akilesen orpoa hautsi" duela jakinarazi du gaur Bizkaiko klubak.
Joan den larunbatean, Esteponan jokatu zuten lagunarteko neurketa batean lesionatu zen jokalari gaztea.
Klubak zehaztu duenez, Ameriketako Estatu Batuetara joan da, ebakuntza egitera, eta sendatze-prozesua ere han egingo du.